2010/01/25

Joserra Etxebarriaren aspaldiko argazki famatua testuinguratzen

Argazkia lortu genuen eta Joserrari azalpena emateko eskatu diogu. Hona hemen berak idatzitakoa.



"Adolfo Suarezek, sasoi hartan Espainiako presidentea zenak, berari egindako galdera bati erantzutean (euskararen erabilerari buruzkoa nonbait) esan zuen, gutxi gora behera, ezinezkoa zela Kimika Nuklearra euskaraz lantzea. Nonbaiten erantzun nion bi gauza baino ez zirela behar horretarako, euskara jakitea eta Fisika Nuklearra jakitea.

Testuinguru horretan Lan Kide Aurrezkiak (orduan horixe zen Caja Laboral Popular erakundearen izena euskaraz) kanpaina publizitario bat abiatu zuen, euskara edozein arlotan erabiltzen bultzatzeko. Nitaz gogoratu ziren.

Izan ere, ordurako normal-normal ematen genituen euskaraz Fisikazko klaseak, baita zentral nuklearrei buruzko hitzaldiak ere; Lemoizko zentralaren inguruko eztabaida puri-purian baitzegoen."

2 comments:

  1. Anonymous1/29/2010

    Non daude Fisikaren azken klasean botatako bertsoak? uste dut Joserrk gordetzen dituela eta ona litzatke blog honetan ateratzea.

    ReplyDelete
  2. Ez nintzen horretaz gogoratzen (agian piper egingo nuen azken egunean, karkar). Galdetuko diot Joserrari.

    ReplyDelete

Utzi hemen zure iruzkina. Mila esker!