2010/03/06

Oihartzuna

Komunikabideetan izan du isla atzoko ekitaldiak; oraingoz, ABCn, Deian, Diario Vascon eta El Correon aurkitu ditut aipuak, gaztelera nagusi dela gainera. Hori bai, nire gustukoena Txurrukari Deian egin dioten elkarrizketa, nahiz eta "gizarte zientzietako irakasle" bezala bataiatu duten. Edonola ere, biba bulldozerra! (bide batez aipatu bere aurkezpena Interneten jartzeko eskatu niola)

Halaber, Radio Euskadiko Dani Alvarezek errektoreorde eta ikaskide ohi den Jon Irazustari egin zion elkarrizketa hemen duzu entzungai (gazteleraz); neuk ez ditut garaiak berak zioen bezain iskanbilatsuak ("tumultuoso" hitza erabili zuen) ez behintzat ingurua zegoena baino areago eta argi zegoen nahikoa planifikatua zegoela hasi ginenerako.

3 comments:

  1. Juanjo Igartza ikaskideak beste hainbat erreferentzia eman dit (eskerrik asko!).

    Hau honela, komunikabideetan deritzon orrialdean joango naiz txertatzen hemendik aurrerakoak.

    ReplyDelete

Utzi hemen zure iruzkina. Mila esker!