Denbora aurrera doa, adiskideok. Urte t'erdi pasatxo berririk eman gabe baina berriz ere hemen gaude. Honatx Jesus Mari Txurrukak igorritako argazkia; bertan dugu Euskal lerroen kiribilaren airetiko ikuspegia.
2015/11/16
2014/01/12
Dina Bilbaoren biografia
Aspaldiko partez, hemen gaude berriz, lagun hori. Orain arteko ibilbidean, behin baino gehiagotan agertu da txoko honetatik Dina Bilbao.
Gaur jakin dut Nagore Salaberriak Ondarruko Udalaren babesean idatzi duen Dinaren biografiaren bi ale zozketatuko dituela datorren igandean Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia saioak.
Hiru bide daude zozketan parte hartzeko:
- Facebooken atsegin dut-i eman
- whatsapean Dina eta izen abizenak jarrita mezua bidali 688666000 zenbakira
- eta/edo twitterrean #dina traola erabilita,
2013/05/19
Illiciuma, aurrera sendo
Begira zein polita dagoen gure belaunaldiak landatutako zuhaiska!!!! San Isidro egunean hurbildu zen arboretumera Jesus Mari Txurruka zuhaiztei ongarria ematera eta, bide batez, argazkia atera zion.
Egia da bigarren topaketa bat antolatzeke dugula (beste 25 urte beharko ditugu ala?), baina, horrez gain, gutako zenbat hurbildu gara berriz landatutakoak ikustera? Animo lagunok!
2012/12/03
Arboretuma 2012ko urrian
Jesus Mari Txurrukak egiten du arboretumaren hurbileko jarraipena... eta zaintza. Eta Leioko campusera, dena delakoagatik, hurbiltzeko arazorik izan baduzu, hona hemen berak ateratako argazkien bidezko testigantza.
Hori bai, batzuk urruti bizi arren espiral famatua bisitatzeko aukera ez dute galtzen, ezta Itziar? ;-)
Eskala gisa, zuhaitzaren altueraren arabera, argazkietan aitzurtxo bat ipini dut (80 cm-ko luzerakoa) edo makila luze bat (175 cm-koa). Altueran txapelduna, nola ez, sekuoia (2,5 metrotik gora). Nothofagusa sartu zenutenok (1984-85 ikasturteko Biologo, Geologo eta Kimikarien promoziokoak) ez duzue zuen zuhaitzaren argazkirik aurkituko, iaz ihartu zelako, baina, lasai, eskatuta daukagu ordezkoa, hurrengo udaberrian ipintzeko. Magnolioak lore ikaragarri handi eta politak eman behar zituen (ikus argazkietan lore-begiak), baina ni baino adiago egon zen esku beltzeko p_t_kume (bete zuek hutsuneak nahi dituzuen bokalekin) batek eraman zituen, garbi-garbi cutter edo labaina batekin moztuta, nik argazkiak atera baino lehen. Ea aurten magnolioaren loreak ikusteko aukera daukagun... Google Earth-ekoek oraindik ez dituztenez Leioako campuseko argazkiak berritu, ezin dugu gure espirala zerutik ikusi, baina hori ere halako batean iritsiko da.
Hori bai, batzuk urruti bizi arren espiral famatua bisitatzeko aukera ez dute galtzen, ezta Itziar? ;-)
EGUNERATZEA (13/01/10)
Jesus Mariren azalpenakEskala gisa, zuhaitzaren altueraren arabera, argazkietan aitzurtxo bat ipini dut (80 cm-ko luzerakoa) edo makila luze bat (175 cm-koa). Altueran txapelduna, nola ez, sekuoia (2,5 metrotik gora). Nothofagusa sartu zenutenok (1984-85 ikasturteko Biologo, Geologo eta Kimikarien promoziokoak) ez duzue zuen zuhaitzaren argazkirik aurkituko, iaz ihartu zelako, baina, lasai, eskatuta daukagu ordezkoa, hurrengo udaberrian ipintzeko. Magnolioak lore ikaragarri handi eta politak eman behar zituen (ikus argazkietan lore-begiak), baina ni baino adiago egon zen esku beltzeko p_t_kume (bete zuek hutsuneak nahi dituzuen bokalekin) batek eraman zituen, garbi-garbi cutter edo labaina batekin moztuta, nik argazkiak atera baino lehen. Ea aurten magnolioaren loreak ikusteko aukera daukagun... Google Earth-ekoek oraindik ez dituztenez Leioako campuseko argazkiak berritu, ezin dugu gure espirala zerutik ikusi, baina hori ere halako batean iritsiko da.
2012/10/19
Espirala da, ez helizea
Hau sorpresa! Orain artean beti helize aureoa gora eta behera, baina gure kide den Itziar Aretxagak espirala deitu zion, eta Jesus Marik halaxe dela. Hona hemen bere azalpena:
Itziarri eman behar diot arrazoia. Nola ez diot, bada, gai honetan fisikari bati arrazoia emango... "Helize" aureoa deitu banion lapsus linguae (esan banuen) edo lapsus calami (idatzi banuen) bat izan zen. Espiral batean hasiera-puntutik urrundu ahala kurbaren erradioa handituz doa. Helize batean, aldiz, erradioaren neurriak beti berdin irauten du. Lehenengoa da kono baten erpinetik hasita, higidura zirkularra eginez erpinetik urruntzen zarenean eratzen duzun figura. Helizea, berriz, zilindro baten ingurumarian oinarri batetik bestera higidura zirkularra eginez zoazenean eratzen duzun figura geometrikoa. Oker ez banago "kiribila" euskal hitzak helizearen eta espiralaren eremu semantiko biak estaltzen ditu eta agian hortik dator nire nahaste mentala. Gure espirala "aureoa" da, "proportzio aureoa" duen errektangelu batean intsertatuta dagoelako. Peractum est.
Hala bedi! Edozelan ere, joan zara zeure landarea zuzenean ikustera? Ez dakit, ba, zeren zain zauden. Bestela, bisitaldi orokorra antolatu beharko, ezta Jesus Mari?
2012/01/12
Nola daude helize aureoraren osagaiak?
Batek baino gehiagok pentsatu du, eta baita galdetu ere, zein den 2010eko apirilean landatutakoen egoera. Jesus Mari Txurruka, nor bestela, hurbil-hurbiletik dabil landareen prozesuaren atzetik, eta, aurrekoetan bezala, argazkien bitartez berri eman digu; bi unetan gainera.
2011ko maiatzean
2011ko irailean
Falta direnei buruzko informazioa (inor haserretu ez dadin):
"Zuhaitz batzuk falta dira. Maiatzean 1, 5 eta 11. Lehena, Cyca revoluta, uztailean bigarren aldiz ohostu zutelako eta 11.a, Notofagus antarctica, ekaineko igande bateko bero zakar batek hil zuelako (hurrengo egunean, astelehen goizeko 8.30etan mangerarekin ura botatzen nenbilen, baian alperrik). 5.a, Pseudolarix amabilis, zeharo mugituta atera zitzaidalako. Irailean lehena eta hamaikagarrena, emandako arrazoiengatik."
Eta argitzeko puntu bat: aitzurraren kirtenak 80 cm. ditu.
2010/12/29
Martxoaren 5eko bideoa
Kaixo lagunok,
hilabeteak joan zaizkigu aparteko albisterik gabe. Zuhaitzek hazte-prozesuan omen daude arboretumean eta ez dakigu bestelako topaketarik burutu den ospakizun-egunaren ondoren.
Baina, gabonetako oparia bailitzan, ostera ere Jesus Mari Txurrukak ustegabeko atsegina eman digu: e-eguneko, hots, martxoaren 5eko bideo bat (are, You Tubera igotzeko gai izan da). Seguruenik, zeuen burua ikusteko modua izango duzue eta, besteak beste, diskurtsoak edota Edortak botatako bertsoa berriz entzutekoa.
Baina, gabonetako oparia bailitzan, ostera ere Jesus Mari Txurrukak ustegabeko atsegina eman digu: e-eguneko, hots, martxoaren 5eko bideo bat (are, You Tubera igotzeko gai izan da). Seguruenik, zeuen burua ikusteko modua izango duzue eta, besteak beste, diskurtsoak edota Edortak botatako bertsoa berriz entzutekoa.
Subscribe to:
Posts (Atom)