Hau da hau, lagunok! Lehengoan Edortak idatzitakoaren ildotik, ustekabe berria: Jesus Mari Txurruka, irakasle izan arren, 80ko udaran (79/80 kurtsoa amaitu eta gero, UEUren ostean) baltsa batean burututako esperientzia hartan tartean ibili zen (bere hitzetan, "harrituta,? beste batzuk ere hilabete batzuk gazteagoak izan ginen"); lehen belaunaldiko kide gehiago ere partaide izan zen; Andone Estonba eta Amaia Sarasua, hain zuzen. Argia aldizkarian horri buruzko erreportaia egin zuten orain dela urte batzuk, 25. urteurrenean.
Jesus Marik berak azaldu didan bezala, "duela 5 urte modan zegoenez ETB-1eko "Basetxea" programa, Josu Iztuetari bururatu zitzaion 25 urte lehenago bizi izandako experientzia hari "balsetxea" deitzea" Eta hau agindu du: "Noiz edo noiz pasatuko ditut orduko diapoak formato informatikora" Eta emanaldi berezi bat prestatuko baligu?

Bitartean, eta aurrerapen gisa, argazki hau. Eta Jesus Mariren azalpena:
Bizkarrez, Andone Estonba eta aurrean ezkerretik eskumara Amaia Sarasua (aurpegia ilearekin estalita) eta Dina; hiru neskak lehen promoziokoak eta hilabete lehenagora arte nire ikasleak izandakoak. Hurrengoa ezetz asmatu ..., hurrengoa Mikel Agirreazkuenaga (Miren Agirreazkuenagaren (81-82 promoziokoa) neba), eta berna-zatiak soilik ikusten zaizkiona, Txus Arregi, Fisikaria, ez Jesus Mari Arregi, gure matematikari famatua.
Hor ikus daiteke zenbat toki geneukan. Lapiko asko baina janari gutxi.
No comments:
Post a Comment
Utzi hemen zure iruzkina. Mila esker!